James Stirling

James Stirling

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Frazer Stirling
JaiotzaGlasgow1926ko apirilaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
 Alemania
HeriotzaLondres1992ko ekainaren 25a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaLiverpoolgo Unibertsitatea
Liverpool College of Art (en) Itzuli
Calderstones School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Fellow of the Royal Institute of British Architects (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Historia Fakultatea, Cambridgeko Unibertsiatea, Erresuma Batua
Musika eta Antzerki Udal Goi Eskola, Stuttgart, Alemania

James Frazer Stirling (Glasgow, Eskozia, 1926ko apirilaren 22aLondres, 1992ko ekainaren 25a) arkitekto britainiarra zen.

Liverpoolen hazi zen eta bertako arkitektura eskolan ikasi, Londresen agentzia ireki zuen arte James Gowan lankidearekin.

Le Corbusierren azken lanek eragin handia izan zuten Stirling eta lankidearengan. Horrela, estilo berri beteko fatxadak proiektatu zituzten, adreilua eta ageriko konkretua (hormigoia) uztartuz. Stirlingen iritziz, eraikin batek bere funtzioa adierazi behar du eta, erabiltzaileak pertsonak direnez, giza erabilera horrek fatxadako elementuen aberastasuna eta aniztasuna agertu behar du, sinpletasuna saihestuz. Horrela, historia irakasteko edo erakusteko eraikin batek historia bera islatu behar du, hainbat garaietako elementu eta formak islatuz. Arkitektura elementu eta forma hauen harreman eta konbinazioan datza. Modu berean, giza eskalako eraikinak egiten saiatzen da, irizpide humanistikoak egituraren, estetikaren eta ekonomiaren gainetik jartzen dituelarik.

1981 urtean Pritzker Saria jaso zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne